NAIZ
BILBO

Ehunka lagun Bilbon ‘Amnista Ta Askatasuna’ lelopean

‘Amnistia Ta Askatasuna’ hitz larriz idatzita zuen pankartaren atzetik manifestazioa egin dute ehunka lagunek Bilbon, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deituta. Zabalburu plazatik hasi eta eliptikan amaitu den manifestazioan borrokaldian diren presoak izan dituzte bereziki gogoan.

Gaurko manifestazioaren burua. (ARGAZKI PRESS)
Gaurko manifestazioaren burua. (ARGAZKI PRESS)

Amnistiaren Aldeko Mugimendua taldeak deituta ehunka lagunek manifestazioa egin dute Bilbon. ‘Amnistia Ta Askatasuna’ zeritzon pankarta buruan hasi dute martxa ehunka lagunek Zabalburu plazan eta eliptikan amaitu da protesta. 

Huelvako espetxean txandakako gose greban diren presoak, Valencen protestan direnak eta presoen egoera salatzeko Etxarri Aranatzen egiten ari diren protesta izan dituzte gogoan manifestazioan. Etxarriko grebalari bat, Fernando Lizeaga, bertan izan da, eta hitz batzuk esan ditu, presoen egoeraz ohartarazteko eta borroka egin behar dela esateko