NAIZ
BILBO

Osakidetzan murrizketa gehiago ez egiteko konpromisoa eskatu diete alderdi politikoei

ELA, LAB, Satse, CCOO, UGT, ESK eta Medikuen Sindikatuek deia egin diete alderdi politikoei Osakidetzan murrizketarik egon ez dadin konpromisoa har dezatela hauteskundeen ondoren.

Gurutzetako ospitalearen aurrean egin duten elkarretaratzea. (ARGAZKI PRESS)
Gurutzetako ospitalearen aurrean egin duten elkarretaratzea. (ARGAZKI PRESS)

Osakidetzako sindikatuen ordezkariek elkarretaratzea egin dute Txagorritxu, Donostia eta Gurutzetako ospitaleen aurrean, osasun publikoan egin diren murrizketak salatzeko.

Azken zortzi urteotan 3.000 lanpostu baino gehiago suntsitu direla salatu dute, langileen ordezkapenak gutxitu direla, soldatak murriztu eta langilegoaren %40 aldi baterakoa dela. Horrek «kalitatezko zerbitzua» eskaintzea eragozten duela nabarmendu dute.

Horren aurrean, hauteskunde kanpainan murgilduta dauden alderdi politikoei eskatu diete irailaren 25a baino lehenago argitzeko ea «murrizketa politikarekin» bukatuko duten, edo osasun publikoa «ahultzearen aldeko apustuari» eutsiko dioten, «osasun pribatuaren alde».