NAIZ
DONOSTIA

‘I am not madame Bovary’ filmarentzat Urrezko Maskorra

Donostiako 64. Zinemaldiko sari nagusia Xiaogang Feng-en ‘I am not madame Bovary’ (‘Wo bu shi pan jinlian’) filmak jaso du. Emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra filma onetan egindako lanagatik jaso du Bingbing Fan aktoreak. ‘El Invierno’ izan da bi sari jaso dituen beste filma, epaimahaiaren sari berezia eta argazki onenarena jaso baititu. Gidoi onena ‘Que dios nos perdone’ lanak jaso du eta gizonezko aktore onenaren saria Eduard Fernandezentzat izan da ‘El hombre de las mil caras’-en egindako lanagatik. 

Filma txinatarrak Urrezko Maskorraz gain emakumezko aktore onenaren saria ere jaso du. (Gorka RUBIO | ARGAZKI PRESS)
Filma txinatarrak Urrezko Maskorraz gain emakumezko aktore onenaren saria ere jaso du. (Gorka RUBIO | ARGAZKI PRESS)

Donostiako 64. Zinemaldia. SARIAK:

Urrezko Maskorra: ‘I am not madame Bovary’ (Xiaogang Feng)

Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra Hong Sang-soo zuzendariak jaso du ‘Yourself and yours’ filmagatik.

Emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra ‘I am not madame Bovary’ filman egindako lanagatik jaso du Bingbing Fan aktoreak.

Gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra ‘El hombre de las mil caras’ filman egindako lanagatik jaso du ‘Eduard Fernandez’ek.

Gidoi onenaren saria Isabel Peña eta Rodrigo Sorogoyenentzat izan da ‘Que Dios nos perdone’ filmagatik. (Un policial inyectado de realismo sucio, Mikel Insausti)

Argazki onenaren saria ‘El Invierno’ lanarentzat izan da. Mikel Insaustik Emiliano Torresek film honetan egindako lana azpimarratu zuen bere kritikan.

Epaimahaiaren sari berezia bi filmek jaso dute, Emiliano Torresen ‘El invierno’ pelikulak eta Johannes Nyholm-en ‘Jätten’ lanak.

Sail ofizialetik harago...

Europear kultur hiriburutzaren publikoaren saria Ken Loachen ‘I, Daniel Blake’ lanak jaso du. Taldeak agur berezia igorri du Zinemaldira «Eskerrik asko» zioen kartel bat erakutsiz. Zabaltegi-Tabakalera aipamen berezia ‘La disco resplandece’ (Chema García Ibarra) pelikulak jaso du eta saria berriz ‘Eat that question: Frank Zappa in his own words’ (Thorsten Schütte) filmarentzat izan da. Horizontes sarian ‘Rara’ (Pepa San Martin) filma izan da onena eta aipamen berezia egin diote Ana Cristina Barraganen ‘Alba’ filmari. Zuzendari berrien sailean Sofia Exarchou saritu dute ‘Park’ filmagatik eta aipamen berezia jaso du Morgan Simonek ‘A taste of ink’ lanagatik.

Euskal Zinemaren Irizar saria berriz Juan Palaciosen ‘Pedaló’ lanarentzat izan da eta publikoaren europear filma onenaren saria ‘Ma Vie de Courgette’ (Claude Barras) lanak jaso du. Zinema eraikitzen saria ‘La educación del rey’ (Santiago Esteves) filmarentzat izan da, TVE-Otra Mirada saria berriz ‘In Between’ (Maysaloun Hamoud) filmarentzat izan da.