NAIZ
Bilbo

Bizkaiko Foru Aldundiak gatazka konpontzeko ez duela ezer egin salatu dute egoitzetako langileek

Bizkaiko zaharren egoitzetako langileek salatu dutenez, Foru Aldundiak eta patronalek «ez dute ezer egin» lan gatazka konpontzeko.

Bizkaiko erresidentzietako langileek manifestazioa egin dute Bilbon. (ELA)
Bizkaiko erresidentzietako langileek manifestazioa egin dute Bilbon. (ELA)

Bizkaiko zaharren egoitzetako langileek manifestazioa egin dute eguerdian Bilbon; hiru zutabetan abiatu dira Udaletxe, Arriaga eta Zabalburutik eta  plaza Biribilean bat egin dute. ‘Lan duinaren alde, prekarietateari stop’ lelopean egin dute manifestazioa.

Egoitzetako langileek greba hasi zuten irailaren 21ean beren lan baldintak hobetu ditzatela aldarrikatzeko. ELAko ordezkariek salatu dutenez, ez Foru Aldundiak ez patronalek «ez dute ezer egin» lan gatazkan konpontzeko.

Adierazi dutenez, Aldundiak, bere jokabidearekin, enpresaburuei «babesa eman die, grebalariak kriminalizatu ditu eta gatazka gaiztotzea eragin du».

Langileek mobilizazioekin jarraituko dute eta bihar goizean Euskaldunatik Udaletxera joango dira errekatik, itsasontzietan, beren aldarrikapenak zabalduz.