NAIZ
TOLOSA

Adin txikiko emakume baten aurkako bortxaketa salatu dute Tolosan

Tolosako Udalak eman du bortxaketaren berri, ohar bidez. Kaldereroen gaua zuten bart herrian, adin txikiko emakume baten aurkako erasoak ilundu duen gaua. Mobilizazio bateratua iragarri dute hainbat eragilek.

Tolosaldeko Atariak eman du albistearen berri, Udalaren ohar bat aipatuta. Adin txikiko emakume bat bortxatu dute bart, herriak kaldereroen gaua ospatzen zuenean.

Erasoaren harira, «babes osoa» adierazi dio Udalak emakumeari, eta erasoaren aurkako salaketa «irmoa» egin du. Era berean, egoerari aurre egiteko tresna eta baliabide guztiak jarri ditu erasoa pairatu duen emakumearen esku.

Bortxaketa salatzeko elkarretaratzea deitu dute mugimendu feministak, inauterietako eragileek eta Udalak. Bihar, astelehenez, egingo dute protesta, 19.00etan Plaza Zaharrean.