NAIZ

Sara Majarenasen alaba Izarri alta eman diote

Izarrek, Sara Majarenas euskal preso politkoaren alabak, alta jaso du gaur, Sortuk jakinarazi duenez. Alderdiak Majarenasen «berehalako askatasuna» eskatu du.

Preso ohiek ere eskatu zuten Majarenasen askatasuna. (Gorka RUBIO/Argazki Press)
Preso ohiek ere eskatu zuten Majarenasen askatasuna. (Gorka RUBIO/Argazki Press)

Sortuk iragarri duenez, Sara Majarenas euskal preso politikoaren alaba Izarri alta eman diote gaur, bere aitak laban batekin eraso egin eta hilabete batera. Hainbat eskariren ostean, epaileak baimena eman zion Majarenasi alta jaso bitartean ospitalean egoteko, alabaren alboan.

Berri hauen aurrean, Sortuk Majarenasen «berehalako askatasuna» du. Zentzu honetan, «une berezi honetan alabaren zaintza egokia bermatu dadin beharrezkoa» dela argudiatu du ohar baten bidez, eta era berean, bere zigorraren hiru laurdenak beteta dituenez, kalean beharko lukeela ekarri dute gogora.