NAIZ
BILBO

Hamargarren zortzimilakoa helburu, igandean abiatuko da Alberto Zerain Annapurnara

Alberto Zerain alpinista gasteiztarra heldu den igandean Nepalera joango da Annapurna igotzeko (8.091 metro) igotzeko asmoarekin. Haren hamargarren zortzimilakoa izango litzateke.

Alberto Zerain, Annapurnarako espedizioaren aurkezpenean. (Aritz LOIOLA/ARGAZKI PRESS)
Alberto Zerain, Annapurnarako espedizioaren aurkezpenean. (Aritz LOIOLA/ARGAZKI PRESS)

Juanito Oiarzabalekin partekatzen duen ‘2x14x8000’ proiektuaren baitan, igandean Nepalerantz abiatuko da Alberto Zerain, Annapurna igota hamargarren zortzimilakoa egin asmoz.

Bilboko Iberdrola Dorrean egin dute espedizioaren aurkezpena eta Oiarzabalek berak azaldu du oraingoan etxean gelditu beharko duela, iaz Dhaulagiri igotzen ari zela birikietan izan zituen bi tronboez ez delako oraindik guztiz osatu.

Hala, Zerain Annapurna igotzen saiatzen den bitartean, Oiarzabalek sendatzeko prozesuarekin jarraituko du, datorren udazkenean biak batera Shisha Pangman saiakera egin asmoz.

Oiarzabalen faltan, Jonatan Garcia alpinista bizkaitarrak osatuko du kordada Zerainekin.

Zerainek azaldu duenez, apirilaren erdialderako espero dute ipar aurpegiko oinarrizko kanpalekura iristea, 4.192 metrora. Ibilbide alemaniarretik igotzea da alpinista gasteiztarraren xedea.

Annapurnako aklimatazioa aprobetxatuta, gailurra zapaldu eta egun gutxira Pakistanera joan eta Nanga Parbatera igotzeko asmoa ere agertu du Zerainek.

Bi helburuok lortuko balitu, hiru gailur baino ez litzaizkioke faltako hamalau zortzimilakoak egiteko: Cho Oyu, Broad Peak eta Shisha Pangma.

Oiarzabali Dhaulagiri, Nanga Parbat, Broad Peak eta Nanga Parbat falta zaizkio munduko hamalau gailur altuenetara bina aldiz igotzeko.