Gotzon ARANBURU

Zomorroei aurre egiteko, pestizida naturalak

Donostiako Ekobaratzean lanean. (Gotzon ARANBURU)
Donostiako Ekobaratzean lanean. (Gotzon ARANBURU)

Jakina da baratzaren etsaietako bat zomorroak direna. Ohikoa da landare eder bat erne, eta hazten ari dela zomorroen edo onddoen erasoa jasatea eta alferrik galtzea. Horri aurre egiteko tratamendu fitosanitarioak erabiltzen dira, baina ez edozein motakoak baratze ekologikoetan. 

Debekatuta daude intsektizidak, fungizidak eta akarizidak, baita sintesi kimikotik eratorritako bestelako pestizidak ere. Erabili daitezkeenak naturalak dira, adibidez Bordeleko salda edo Borgoñako salda. Landareekin egindako produktuak ere bai, hala nola beratzeak, egosketak, gernuak edo infusioak.

«Belar txarrak» deitzen ditugun horiek ere ez dute askorik laguntzen baratzean. Kasu honetan ere debekatuta dago edozein sintesiko herbizida kimiko erabiltzea, eta horien ordez belar lehiakorren kontrolerako metodo biologikoak erabili daitezke, hala nola estaltze organikoak, eskuzko jorraia edo zapalda sakoneko laborantza. Lan gehixeago egin behar, bai, baina naturala jango bada…