NAIZ
GASTEIZ

Sergio Llamasek Real Unionen jokatuko du, Alavesek utzita

Sergio Llamas gasteiztarrak Real Unionen jokatuko du 2017-2018 denboraldia, Irungo taldeak eta Alavesek hala adostuta.

Sergio Llamas, iazko Athleticen aurkako derbian. (Jaizki FONTANEDA / ARGAZKI PRESS)
Sergio Llamas, iazko Athleticen aurkako derbian. (Jaizki FONTANEDA / ARGAZKI PRESS)

Alavesek eta Irungo Real Unionen akordioa erdietsi dute, Sergio Llamas erdilari gasteiztarrak 2017-2018 denboraldia talde gipuzkoarrean joka dezan. 24 urteko futbolariak, hazten jarraitzeko asmoz, jantziko du elastiko berria.

Hasiera batean Alaveseko lehen taldean aritzekoa zen, iaz bigarren taldea eta Lehen Mailakoaren artean saltoka ibili eta gero.

Duela bi urte, Alavesek Lehen Mailarako igoera lortu zuenean, jokalari garrantzitsua izan zen Llamas. 20 partida jokatu zituen, nahiz eta gehienak aulkitik hasi. Bi gol ere egin zituen.