Ariane Kamio
Donostia

Birtuosismoa, oroz gain

Barbara Albertek Maria Theresa Paradisen kasua eraman du pantaila aurrera ‘Paradis’ filmean, birtuosismoaren galeraren aurrean sortzen den drama bat.

Filmearen irudia. (DONOSTIAKO ZINEMALDIA)
Filmearen irudia. (DONOSTIAKO ZINEMALDIA)

Maria Theresa Paradis. 1777. 18 urteko haur prodijioa da, piano jotzaile bikaina. Itsu geratu zen neskatoa 3 urte zituela, eta hainbat tratamendu jaso ondoren, bere gurasoek Anton Mesmer medikuarengana eramango dute, ikusmena berreskura dezan.

‘Mirari doktoreak’ tratamendu bitxi bat jarriko dio, eta Paradisek apurka-apurka ikusmena berreskuratzea lortuko du.

Bere garuna, ordea, ikusmenaren bitartez informazio berria jasotzen hasiko da eta bere birtuosismoan eragina izango du. Ez du pianoa lehen bezala jotzea lortzen. «Uste dut une traumatiko bat egon zela 3 urte zituenean eta ikusteari utzi zion», azaldu du Barbara Albert zuzendariak.

«Baina zer gertatu zen?», galdetu du. «Aitak bortxatzen zuen? Abusu sexualak zeuden edo ez?… ez nuen espekulatu nahi zeren ez dakigu egiaz zer gertatu zen, baina hau posible izatea eta horrela gertatu ahal izanak erakarri ninduen. Fisikoki erantzun bat emateak egoera traumatiko bati», gaineratu du zuzendariak.

«Historiagile bat aurkitu nuen, XVIII. mendea oso ondo ezagutzen zuena. Gidoia irakurri zuen eta esan zidan elkarrizketa modernoa zela, baina ondo islatzen zuela garaia. Garai hartan askoz luzeago hitz egingo zutela filmean baino, baina historiagileak esan zigul oso ondo islatzen zuela garaia. Oso ondo asmatu zuen gidoilariak elkarrizketekin. Makilajeak eta janzkerak asko lagundu digute giroa sortzen», nabarmendu du.