Naiz+ Naiz+

Baietzari loturik, baietzaren alde zintzilik

Centelles herriko ANCren taldearen eskutik dator honakoa. Puigsagordi mendiaren inguruan dagoen ‘via ferrata’ baliatuz ekimen oso berezi hau egin zuten pasa den irailaren 16an, ‘Aferrats al Sí’ izenburupean hedatu dute.

Urriaren 1eko erreferendumari euren babesa adierazteko modua topatu dute mendian. Bideoan azaltzen dutenez, 1988an, oraindik Katalunian independentzia zaletasuna horren hedatua ez zegoenean estelada erraldoi bat ezarri zuten Puigsagordiko mendian. Hango irudien ostean honakoa dakar bideoak idatzita: «Egun berri bat hastera doa. Jendea, erabakimenez eta kuraiaz erronka handi bati egin behar dio aurre, bide berri bati ekin ahal izateko».

Bide zail hori ‘via ferrata’-n egindako igoaldian erakusten dute. Kataluniako esteladak, baietzaren aldeko mezuak eta erronka lortuta. Urriaren 1eko malda ere igotzeko prest.