Naiz+ Naiz+

‘Bisaiak: jauziaren aurpegiak’ dokumentala

Euskal Herriko gatazka politikoari buruzko memoria kolektiboari ekarpena egin nahian, gatazka politikoaren aktore ziren pertsonai ezberdinen testigantzak bildu nahi izan dituzte. ‘Bisaiak, Jauziaren aurpegiak’ dokumentala da lan horren emaitza.

1980 eta 1990eko hamarkadetan kokatua dago, Euskal Herriko gatazkaren garai odoltsuenean, alegia. Testuinguru horretan nazio askapenerako borroka deitutako gatazkan aktiboki parte hartzea erabaki zuten protagonisten testigantzak jaso ditu dokumentalak.

Nortzuk ote ziren eta dira pertsona horiek? Zer egin ote zuten? Zerrek eragin ote zuen aldaketa erraldoi hori? Nolaz egin zuten jauzia? moduko galderak erantzuten ahalegintzen dira Ibai Agirrebarrena-Mendiboure, Eneko Etxegarai, David Rodrigues eta Mikel Petuya errealizatzaileak.

2015ko azaroan aurkeztutako dokumentala, oso-osorik ikusteko aukera dugu orain, Kanaldudek zabaldu ostean.