\n"}
Naiz+ Naiz+

Danborradako dantzari xelebrearen erreportajea Sky Sports-en

Grazirik ote zuen ala ez, iritzi ezberdin ugari eragin zituen danborradaren inguruan dantzan aritu zen artista ingelesaren agerpenak Donostian. Jakin dugu zertara etorri zen ziurtasunez, azkenean. Realaren eta Donostiaren inguruko erreportaje bat egitea zuen helburu eta Sky Sports katean asteburu honetan eman dute, hona emaitza:

Frankie Fryer artistak Donostian egindako bidaia azkarra laburtzen du erreportajeak, Realaren aitzakian egindakoa. Hiri turistikoaz, surfaz eta danborradaz mintzo da... Euskaraz pare bat hitz ere ikasi zituen, behintzat, ‘txuri’ eta ‘urdin’.

Erreportajean ez da ageri Donostian ika-mika sortu duen sekuentzia, agian protestak entzunda barkamena eskatu zuelako Fryer berak, eta bere dantzak askori graziarik ez ziola egin aitortu zuelako segidan: