\r\n

Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellituk ere agur esan nahi izan dio Kaltzadari. Baita Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eta Ernai gazte antolakundeak ere.

\r\n
\r\n

Agur eta ohore Julen!!! https://t.co/iwUdZO51h2

\r\n\u2014 Koldo Tellitu (@KoldoTellitu) 2017(e)ko azaroak 13\n
\r\n\r\n
\r\n

Euskaldun gisa bizimodu hobeagoa izateko egindako guztiagatik, eskerrik asko. Julen Kaltzada hil da https://t.co/Josmej0E0T v\u00eda @berria

\r\n\u2014 Hizk. Esk. Behatokia (@behatokia) 2017(e)ko azaroak 13\n
\r\n\r\n
\r\n

Agur eta ohore Julen!
Omenaldirik onena, Euskal Herri euskalduna irabaztea!https://t.co/r04ZgHJGFI

\r\n\u2014 Ernai (@ernaigazte) 2017(e)ko azaroak 13\n
\r\n\r\n

Txalaparta argitaletxeak bide eman dio Kaltzadak 82 urteetan bizitakoak eta ikusitakoak jaso dituen liburuari. Eta noski, atzo gogoan izan zuen idazle busturiarra.

\r\n
\r\n

Julen Kaltzada euskaltzale, abertzale eta herriaren aldeko langilea hil da. \uf339Agur eta ohore! pic.twitter.com/vH7F1A2z3F

\r\n\u2014 txalaparta \u2022 (@txalapartatik) 2017(e)ko azaroak 13\n
\r\n\r\n

Politika alorreko aurpegi ezagun askok ere sare sozialak baliatuz agurtu nahi izan zuten Kaltzada. Tartean Arnaldo Otegi, Pernando Barrena, Maddalen Iriarte edo Marian Beitialarrangoitia.

\r\n
\r\n

Agur eta ohore Julen Kaltzada. Euskaltzalea, Abertzalea eta ezkertiarra. Laguna eta burkidea. pic.twitter.com/q6A1IXCtPC

\r\n\u2014 Arnaldo Otegi (@ArnaldoOtegi) 2017(e)ko azaroak 13\n
\r\n\r\n
\r\n

Julen Kaltzada hil da. Euskaltzale handia, frankismoaren aurkako borrokalari sutsua. Agur eta ohore!

\r\n\u2014 Maddalen Iriarte (@MaddalenIriarte) 2017(e)ko azaroak 13\n
\r\n\r\n
\r\n

Abertzale, euskaltzale handia izan da, bizitza osoa konpromisoari lotuta eman du. Agur eta ohore Julen! Beti arte! https://t.co/a5tJ4esSEC

\r\n\u2014 Marian (@marianbeitia) 2017(e)ko azaroak 13\n
\r\n\r\n
\r\n

Julen Kaltzada, eskerrik asko herria egiteagatik! pic.twitter.com/ehnh2h5ljy

\r\n\u2014 Pernando Barrena (@pernandobarrena) 2017(e)ko azaroak 13\n
\r\n\r\n
\r\n

Julen Kaltzada euskaltzale eta askatasunaren aldeko borrokalari handia gugan bego. https://t.co/ib9oUR8ILs #JulenKaltzada

\r\n\u2014 Xabier Isasi (@XabierIsasi) 2017(e)ko azaroak 13\n
\r\n\r\n

Herritarrek ere gogoan izan zituzten atzoko egunean Kaltzadarekin batera bizitako zenbait pasarte.

\r\n
\r\n

Julen Kaltzada gogoan dut, tinko, ironiko: \"Laztana, ez egidazu min handiegirik eman\" esanez polizia bati. #aguretaohore

\r\n\u2014 Fantomastxiki (@fantomastxiki) 2017(e)ko azaroak 13\n
\r\n\r\n
\r\n

Julen Kaltzada joan zaigu.
Euskarak Euskalduna egiten gaitu.
Agur eta Ohore!!!

\r\n\u2014 Mikel Izquierdo (@GotorlekuMikel) 2017(e)ko azaroak 13\n
\r\n\r\n
\r\n

Bere itzalak familia handi bat eta pertsona indartsuak babesten ditu.
Animo familia! #julenkaltzada https://t.co/S1cgOfur3y

\r\n\u2014 Ainhoa Latatu (@tatutxiki) 2017(e)ko azaroak 13\n
\r\n\r\n
\r\n

Julen Kaltzada miresten jarraitzea baino ez zait geratzen, #daitort.#heroiak #ereduak #totemak

\r\n\u2014 U\u0433\u043a\u03bf R\u03bfd\u0433ig\u03c5ez (@SnOiD_JaUnA) 2017(e)ko azaroak 13\n
\r\n\r\n
\r\n

Julen Kaltzada,euskaldun aktibista hil berri da, gizon duina,zintzoa euskara eta herriarekin konprometitua. Ohore lagun!!!

\r\n\u2014 Bego\u00f1a Egilor (@begonaegilor) 2017(e)ko azaroak 13\n
\r\n\n"}
Naiz+ Naiz+

Dolumin mezuak sarean, Julen Kaltzadari agur esanez

Julenkaltzada
julen

Julen Kaltzada apaiz, irakasle eta militante abertzale antifrankistak atzo utzi gintuen, 82 urte zituela. Euskal Herrian azken zortzi hamarkadetan gertatutakoak biltzen ditu ‘Umezurtzaren aberria’ goiburu duen bere azken lanean eta hura aurkezteko beta izan zuen joan den astean.

Larunbatean izango da haren aldeko hileta, Busturiko Andra Mari Elizan, arratsatsaldeko 17.00, eta ondoren familia eta lagunek antolatuta ekitaldia egingo dute.

Euskal kulturgintzari zein politikako hainbat alorretan nabarmendutako ekintzaile sutsua izan da Kaltzada. Gaztetan, apaiza sartuta, frankismoaren aurka borrokan aritzeagatik hamabi urtez preso izan zuten Zamorako espetxean, beste hainbat euskal apaizekin batera.

Burgosko prozesuan epaitu egin zuten beste hamabost lagunekin batera eta 1977ko amnistiarekin berreskuratu zuen askatasuna. AEKren sorreran eta hasierako urte luzeetan burubelarri aritu zen helduen alfabetatzearen alde, ‘Egin’ egunkariaren eta ondoren ‘Euskaldunon Egunkariaren’ sorreretan ere egon zen.

Korrikaren sortzaileetako bat ere izan zen busturiarra eta azken lekukoa eskuan duela gogoratu nahi izan du AEK-ko egungo arduradun Mertxe Mugikak.

Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellituk ere agur esan nahi izan dio Kaltzadari. Baita Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eta Ernai gazte antolakundeak ere.

Txalaparta argitaletxeak bide eman dio Kaltzadak 82 urteetan bizitakoak eta ikusitakoak jaso dituen liburuari. Eta noski, atzo gogoan izan zuen idazle busturiarra.

Politika alorreko aurpegi ezagun askok ere sare sozialak baliatuz agurtu nahi izan zuten Kaltzada. Tartean Arnaldo Otegi, Pernando Barrena, Maddalen Iriarte edo Marian Beitialarrangoitia.

Herritarrek ere gogoan izan zituzten atzoko egunean Kaltzadarekin batera bizitako zenbait pasarte.