Naiz+ Naiz+

Donostiako Itzulia... oinez edo mendiko bizikletan

Donostia eta bere inguruak ezagutzeko proposamena dakar Donostiako Itzuliak. Oinez edo mendiko bizikletan egiteko itzulia da. Kontxaren inguruko argazkiak eta paseoak ohikoak dira, baina hortik harago dagoen hiria eta bere ingurua erakutsi nahi dituzte ekimen honekin. 50 kilometroko ibilbidea proposatu dute.