Naiz+ Naiz+

«Echeverriatik Etxeberriara»

ECHEVARRIATIK_ETXEBERRIARA_(sub_esp) from MIROKUTANA on Vimeo.

«Echeverriatik Etxeberriara» lanak galdera bat du abiapuntu: «Nolatan biziraun du ETAk gurea bezalako ongizate gizarte batean?». Ander Iriarte oiartzuarra dago dokumentalaren atzean eta ETAren behin betiko su-etenaren erabakiarekin hasi zen galdera honen arrastoaren atzetik. Erantzuna bilatu nahian iritzi oso ezberdinak bildu ditu, tartean Joseba Zulaika antropologoarena, Ludger Mess historialariarena, Itziar Galardi preso ohiarena edo ezker abertzaleko kide den Rufi Etxeberriarena.

Dokumentala ez da berria. Izan ere, 2014ko Apirilaren 8an estreinatu zen Donostiako Giza Eskubideen zinemaldian. Ibilbide luzea izan du ordutik, eta egileak nabarmendu duenez, zoriak nahi izan du justuki hiru urte betetzen zirenena, 2017 Apirilaren 8an, ETA erakundearen armagabetzea gertatzea. Patuaren seinale gisa hartu du Iriartek eta efemeridearekin bat eginez, dokumentala herriari oparitzeko intentzioz vimeon zintzilikatu du, edonork eskura izan dezan.