Naiz+ Naiz+

Edoskitze gonbidapen berezia

Edoskitzeeibar
Borja Rodriguezen argazkia.

Amek euren seme-alabei bularra lasaitasunez eman diezaien, edoskitzeko gonbita berezia egiten die Eibarko Tarte kafetegiak. Atarian ipinitako karteltxoan kontsumitu gabe sartzera animatzen ditu bularra eman beharrean aurkitzen diren emakumeak eta txokolate edo infusio batera gonbidatzen ditu gainera.

Borja Rodriguezek Facebooken duen perfilean zintzilikatu du irudia eta bi egunen bueltan ehunka atsegite eta hainbat iruzkin bildu ditu. 2.000 aldiz izan da partekatua gainera.