Naiz+ Naiz+

‘Erein, Hazi, Zohitu’, EHZ festibalaren sustraietara doan bidaia

20 urte bete zituen iaz EHZ festibalak eta bi hamarkadetako historia ezagutzera emateko lau bideo ekoiztu zituzten. Aurten, 21. edizioaren aitzinean, bideo horiek zabalduko ditu Kanaldudek. Honakoa lehenbizikoa da, Aldudarrak Bideoak egina eta ‘Erein, Hazi, Zohitu’ izenbiurua duena, Arrosako zolan festibalaren sortzaileekin egin den solasaldia Sohatian berean grabatua. Dominique Amestoy, Lof, Txetx eta Menane Oxandabaratzek erantzun zuten Pantxika Maitiaren galderei.

Historia luzeko elkartea da EHZ, eta, aurten, hamarkada berriari ekiteko, gogoeta prozesu bat abiarazi dute. Laguntzailegoaren lekua zein den berriz definitzea eta elkartearen estruktura bera aldatzea dira prozesuaren gakoak.