\r\n

\u2018Black Friday\u2019 bezalako egunetan \u00ablangileek sufritzen duten prekarietatea\u00bb, eta, era berean, \u00absalmenta dendek sustatutako kontsumismo basatia azalarazten\u00bb dela salatzeko egin zuen ekimena.

\r\n

\u00abJaio. Kontsumitu. Hil.\u00bb. Horixe da Ernairen ustez, kapitalismoak eskaintzen duen bizitzaren zikloa: \u00abBizi zaitez kontsumitzeko, sistemak berak kontsumitu zaitzan, hil zaitzan\u00bb, salatzen du.

\n"}
Naiz+ Naiz+

Fnacen aurka egin du Ernaik prekarietatea eta kontsumismoa salatzeko

Black Friday delakoaren atarian Fnac multinazionalak gezurrezko promozio baten biktima izan zela salatu zuen pasa den astean. Zehazki, egiazkoak ez ziren hiru eskaintzaren berri ematen zuten panfletoen agerpena kritikatu zuen multinazionalak Bilbon duen dendak. Argazki kamara eta mugikor bat prezio ezin hobean eskaintzeaz gain, azaroaren 25ean 17.00tan agertzen ziren lehen 100 herritarrei «home zinema» bat eskuratzeko aukera ematen zien promozio horrek.

FNACen salaketaren berri jaso zuen ‘El Correo’ egunkariak. Bertan, multinazionalak Bilboko metroaren eta inprenten kolaborazioa eskatzen zuen. Metro inguruan zabaldutako promozioa izanik, bertako bideokamarek grabatutakoa ikusi ahal izateko, eta, eskuorriak zein inprentan egin ziren aztertzeko.

Ekimena Ernaik egin zuela jakinarazi du gazte antolakundeak berak hedabideetara igorritako ohar batean. «Black friday, black future! #GazteokZuzen» lelopean zabaldutako bideoan gainera, ekimena nola gauzatu zen ikusten da, eta, aipatutako promozioa jasotzen duen 8.000 panfleto zabaldu zirela adierazten da.

‘Black Friday’ bezalako egunetan «langileek sufritzen duten prekarietatea», eta, era berean, «salmenta dendek sustatutako kontsumismo basatia azalarazten» dela salatzeko egin zuen ekimena.

«Jaio. Kontsumitu. Hil.». Horixe da Ernairen ustez, kapitalismoak eskaintzen duen bizitzaren zikloa: «Bizi zaitez kontsumitzeko, sistemak berak kontsumitu zaitzan, hil zaitzan», salatzen du.