Naiz+ Naiz+

Euskal Herriko batukada feministen topaketak

Altsasuk Euskal Herriko IV. Batukada feminista topaketak hartu zituen maiatzaren 13 eta 14ean. Ehun bat emakume batu zituen perkusioaren oihartzunak eta Sakanako kaleak okupatu zituzten feminismoaren aldarrikapena zabaltzeko.

Batukada feministak, batukada erritmoak jotzen duten bitartean, feminismoa lantzen duten emakume taldeak dira. Perkusio erritmoak ahalduntzeko erabiltzen dituzte eta musika kalea okupatzeko eta espazioa hartzeko. Altsasun, Euskal Herrian barna aritzen diren taldeak batu eta elkar ezagutzeko aukera izan zuten.