Naiz+ Naiz+

Gailurrera iristen jarraitzeko elkartasuna

‘4 x 4 Makulu fest’ izenburuarekin datorkigu Facebook bidez Jimmy Amoniakok helarazi digun elkartasun deialdia. Mendizale lagun talde baten istorioa da, batek nahi lukeen erritmoan mendian gora jarraitzeko zailtasunak ditu, esklerosi multiplea tartekoa. Elkartasunez eta gailurrera iristen jarrai dezan antolatu dute urriaren 18rako jaialdia Intxaurrondon, motordun aulki bat erosi asmo dute.

«Mendia maite dugun lagun talde bat gara, gaztetatik hasi ginen mendira joaten (...) mundu berri bat sortzeko ilusioz (...) bada lagun bat nahi lukeen erritmoa jarraitzeko gero eta zailtasun gehiago dituena (...) esklerosi multiplea du eta bere oinek ez diote bihotzari segitzen». Info7 eta Arraio irratiek bat egin dute ekimenarekin postaren sarreran entzun daitekeen soinu deia emitituz, bertan zehaztu dute motordun aulki bat erosi asmo dutela elkartasun festarekin.

Elkartasun jaiean parte hartuko dute Despervicio, Hilkar, Esne Beltza, La hora del primate, Safety pins, NCC, Bullet proof lovers eta Deskode taldeek. Donostia Kultura osatzen duten Intxaurrondoko taldeek ere beso zabalik hartu omen dute ekimena.

Errifa berezia

Aldi berean, errifa bat ere jarri dute abian. Hauek oraingoz eskaintzen dituzten sariak: piercing bat Pedritoren eskutik, Zapatilla filmseko DVD bat, lau lagunentzako amildegi jaitsiera, Ordizia tabernan bi lagunentzako ogitartekoak eta edaria eta karea, Izadi Kirolak-en eskutik hiru kamiseta eta bixera; Hilkar, Despervicio, Esne Beltza, NCC, Niña Coyote eta Chico Tornadoren diskoak eta kamisetak,; Erantzun, Culandra, Makildantza eta Estricallaren diskoak eta Occhi di Farfallaren kamiseta.