Naiz+ Naiz+

Getxoko azken zonalde berdearen defentsan

Postontzian: «Getxoko udaletxeko hirigintzako eraikinean Ibarbengoako geltokiaren aparkalekuaren desjabetzak deituta zeuden. Getxoko bizilagun talde handi bat bertaratu gara Andra Mariko lurrak defendatu eta desjabetzei aurre egiteko. Barrura sartu gara "Andramari nekazari", "Desjabetza lapurreta" eta "Tosu betirako" moduko leloak ohiukatuz. Salaketak ordu eta erdi iraun du eta azkenean akta altxamendu tramitea egin ezin zela eta desjabetzaileak alde egin behar izan dute espropiazioa bertan behera utziz. Aldi berean kalean ere kontzentrazioa egin da, eta ondoren auzokide batek udaletxean udal gobernuari proiektu honetako irregulartasunen inguruko salaketa informazioa helarazi dio. Urbanizazio prozezu guztien aurrean lurra eta beste bizitza eredu bat aldarrikatzen jarraituko dugu».

> Zer da Ibarbengoako parkinaren proiektua?

Twitter bidez @autrigoiak erabiltzaileak erresistentzia akanpadaren argazki bilduma hau helarazi digu: