\r\n\n\n

\u00abUsaina sumatu eta urduri jarri zara\u00bb. Horixe atzo Amurrion, Bertso Txapelketa Nagusiaren baitako saioan, ipinitako kartzelako gaia. Nerea Ibartzabalek haurtzarora egin zuen bidaia, udalekutan zegoen hamabi urteko neskatoarekin topo egiteko. Bueltan, baina, kuleroan zuen odol arrastoak beldurtu eta lotsatutako emakumea igo zuen oholtzara.

\r\n

Finalaurrekoen bigarren faseko lehen saioa jokatu zuten atzo Amurrion (Araba). Datorren igandean Donibane Lohizunen (Lapurdi) jokatuko da bigarrena, eta abenduaren 2an Iru\u00f1ean hirugarrena eta azkena. Han argituko da abenduaren 17an nortzuk izango diren BECeko finalean.

\n\n"}
Naiz+ Naiz+

Hilerokoa, Bertso Txapelketa Nagusiaren oholtzan

«Usaina sumatu eta urduri jarri zara». Horixe atzo Amurrion, Bertso Txapelketa Nagusiaren baitako saioan, ipinitako kartzelako gaia. Nerea Ibartzabalek haurtzarora egin zuen bidaia, udalekutan zegoen hamabi urteko neskatoarekin topo egiteko. Bueltan, baina, kuleroan zuen odol arrastoak beldurtu eta lotsatutako emakumea igo zuen oholtzara.

Finalaurrekoen bigarren faseko lehen saioa jokatu zuten atzo Amurrion (Araba). Datorren igandean Donibane Lohizunen (Lapurdi) jokatuko da bigarrena, eta abenduaren 2an Iruñean hirugarrena eta azkena. Han argituko da abenduaren 17an nortzuk izango diren BECeko finalean.