Naiz+ Naiz+

Hirukoak sartzen hobeto, arraunean baino

GBC saskibaloi taldekoek Donostiarra arrauna hartuta Kontxan pasa den asteburuan izan direnen bidetik saiatu dira. Urrun, noski, Urdaibaiko mutilek edo San Juango neskek erakutsi zuten sasoitik… arraunak ere aldi berean emateko zailtasunekin… Baina beno, joan-etorria egin dute eta gaitzerdi!  Hori bai, portura sartzean garaileen moduan arraunak nola altxa behar diren… hortan bai, hortan asmatu dute! Ia hirukoekin ere zuzen jarduten duten Ligan!