\r\n

Theressa May-ren gobernu kide berriak nolakoak diren salatzeko baliatu du Andersonek txioa eta bertan txertatu ditu gorrotoaren adibideetako batzuk. Tartean Celtic taldeko Scott Sinclair jokalariaren aurkako mezu arrazista ikusi ahal dugu (\u00abbananak maite ditu\u00bb) eta hainbat errepublikarren argazkiak dituen dorrea.

\r\n

Antzeko adibide dezente ikusi ahal da unionisten dorre horietan. Honakoa adibidez, IRA eta KAT hitzak dituena. Lehena aski ezaguna da, bigarrena \u2018Kill all taigs\u2019 esamoldearen laburdura da, \u2018taig\u2019 hitza iseka modura errepublikarren aurka unionistek ibili izan dutena da eta \u00abdenak hil\u00bb esamoldeari lotua.

\r\n
\r\n

'respect our culture' they say while they place a flag on the bonfire saying 'kill all taigs'

riiiiiiiiight, gotcha. #eleventhnight pic.twitter.com/SriND3ApJe

\r\n\u2014 conn \u26a1\u26a1 (@c0nnifer) July 11, 2017\n
\r\n\r\n

Irlandarren ikurrak, katolikoenak, ordezkari politikoen aurpegiak... unionistek gorroto duten guztia eramaten dute dorre horietara... aurten ikurrina ere bai.

\r\n

\u00abNazka\u00bb-z gain, arriskua

\r\n

Gau honetan hainbat errepublikarrek adierazi dute ekimen honek sortzen dien \u00abnazka\u00bb (Twitterren batzuk), baina horrez gain urtero segurtasun arazo dezente sortu ohi dute errepublikarrek. Dorreak etxebizitzetatik gertu egin ohi dituztelako, iaz hainbat etxe erre zituzten, adibidez. Bart ere izan dira antzekoak, Belfast Telegraph agerkariak jaso duenez, 200 bat larrialdi dei jaso dituzte suhiltzaileek bart eta 40 bat segurtasun gertakari izan dira \u00abbonfire\u00bb delako hauekin lotuta.

\n"}
Naiz+ Naiz+

Ikurrina ere Irlandako iparraldeko unionisten gorrotoaren jopuntuan #BonFire

Deep-nuxgaamyw1
Ikurriñak unionisten «bonfire» horietako batean, East Belfasteko Cluan Placen. (@ira_ore)

Urtero gogoratu ohi dute Irlandako iparraldeko unionistek Boyneko gudua, 1690ean izan zen eta Irlandarekiko britainiarren eta protestanteen nagusitasunaren abiapuntu gisa ikusi ohi dute orangistek.

«Bonfire» deitzen diote eta egur edo bestelako erregaiekin dorre altuak egin ohi dituzte eta bertan gorroto dituzten sinboloak eta pertsonen aurpegiak jarri, gero denari batera su emateko. Aurten, tartean, ikurriña parea agertu da Belfasten dorre horietako batean, hala salatu du Twitterren @ira_ore-k. Belfast ekialdean, Cluan Placen ezarri zuten dorrekoa da argazkia.

Urtero dezenteko zalaparta sortu ohi da unionisten ohitura honekin, sutarako jarri ohi dituzten mezu eta irudiengatik, bereziki. Euskal Herria oso gertutik bizi izan duen Martina Anderson Sinn Feineko europarlamentariak salatu du, adibidez, Paul Givan diputatuak eman diola su gorrotoaren dorre horietako bati:

Theressa May-ren gobernu kide berriak nolakoak diren salatzeko baliatu du Andersonek txioa eta bertan txertatu ditu gorrotoaren adibideetako batzuk. Tartean Celtic taldeko Scott Sinclair jokalariaren aurkako mezu arrazista ikusi ahal dugu («bananak maite ditu») eta hainbat errepublikarren argazkiak dituen dorrea.

Antzeko adibide dezente ikusi ahal da unionisten dorre horietan. Honakoa adibidez, IRA eta KAT hitzak dituena. Lehena aski ezaguna da, bigarrena ‘Kill all taigs’ esamoldearen laburdura da, ‘taig’ hitza iseka modura errepublikarren aurka unionistek ibili izan dutena da eta «denak hil» esamoldeari lotua.

Irlandarren ikurrak, katolikoenak, ordezkari politikoen aurpegiak... unionistek gorroto duten guztia eramaten dute dorre horietara... aurten ikurrina ere bai.

«Nazka»-z gain, arriskua

Gau honetan hainbat errepublikarrek adierazi dute ekimen honek sortzen dien «nazka» (Twitterren batzuk), baina horrez gain urtero segurtasun arazo dezente sortu ohi dute errepublikarrek. Dorreak etxebizitzetatik gertu egin ohi dituztelako, iaz hainbat etxe erre zituzten, adibidez. Bart ere izan dira antzekoak, Belfast Telegraph agerkariak jaso duenez, 200 bat larrialdi dei jaso dituzte suhiltzaileek bart eta 40 bat segurtasun gertakari izan dira «bonfire» delako hauekin lotuta.