Naiz+ Naiz+

‘Lou Reed, mila esker’ diskoaren aurrerapena

‘Take a walk on the wild side’ euskaraz dakar Andoni ‘Delirium Tremens’-ekoak. Aurrerapen bat da, ‘Lou reed, mila esker’ diskoa osatuko duen abestietako bat. Izan ere, Euskal Herriko hamar ahotsek eta hamaika musikarik osatu dute urriaren 27an argitaratuko duten diskoa. Abestian ahotsa Andoni ‘Delirium Tremens’-ena da, moldaketa eta programaketa Javi Pezena; baxua, baxuko moldaketak eta ahotsa jarri ditu Fernando Saundersek, Karlos Aranzegiren baterai, Paco Loco (gitarra elektrioa eta hammond-a) eta Iñigo Muguruza (gitarra akustikoa) dira gitarrekin eta Jonan Ordorikak produzitu du lan dena.