Naiz+ Naiz+

Mendiei gorazarre egin die Xabi Barreneche baionarrak timelapse batean

Xabi Barreneche baionarrak egindako azken timelapse lana da honakoa. Larrunetik Aspeko bailarara bidean hartutako milaka irudi daude bideo sekuentzia honen atzean. Argazkiak editatzerako abiadura azkartzean lortzen den teknika da timelapse, non gauzak benetan baino agudoago mugitzen ikusi daitezkeen.

Maitasuna du izena bideoak, Bon Entendeur musikariaren izen bereko abestia dagoelako bertan entzungai eta mendiek sortarazten dioten maitasunari gorazarre egin nahian.

Xabi Barrenechek bere Facebook perfilean partekatu du lana. Negua irudikatzea du orain helburua baionarrak, eta elurra nagusi izango den timelapse bat iragarri du.