Naiz+ Naiz+

‘Nafar erreserbak’, Itziarren Semeak-en bideoklip berria

Nafar erreserbak kantuak Orreagako gudari egiten dio erreferentzia. Orreagako gudua 778ko abuztuaren 15ean izandako gudu ospetsua da, Nafarroako Pirinioetako Orreaga udalerriko lursailetan dagoen Ibañetako mendatearen haitzartean gertatua. Han, baskoien erasoaren ondorioz, Karlomagnoren gudarosteko atzegoardiak sekulako porrota jasan zuen. Euskaldunek Errolan —Bretainiako Markako prefeta eta Carolus Handia edo Karlomagnoren iloba— garaitu eta hil zuten. Mendeen joanean, gertakari haren inguruko kontakizun, kondaira, bertso eta hainbat abesti sortu dira, denetan ospetsuena Errolanen kantua.

Gehiago Itziarren Semeak-en inguruan: ‘Todo es ETA’

Gehiago Orreagako guduaz: Alemaniako ‘Best Seller’ batean