Naiz+ Naiz+

Peiremans+ taldearen azkena, entzun eta ikusgai

Peiremans+ taldeak martxoan kaleratuko du bere bigarren diskoa, baina badugu dagoeneko aurrerapen kanta eta bideoa. "Radiomaría" single berriarekin egindako bideoa da ikusgai duguna.

Unean uneko egitasmo moduan jaio zen Peiremans+ 2005ean. Berri Txarrakeko Gorka Urbizuk, Kashbad eta 4itzal taldeetan aritutako Haritz Beristain, Txikik, eta Deabruak Teilatuetan eta Bide Ertzeaneko Imanol Ubedak osatzen dute taldea. Tolosako Bonberenea gaztetxeak lagunduta, bost kantuz osatutako lana kaleratu zuten urte hartan, baita zenbait zuzeneko eskaini ere. Ondoren, ostera, taldekide bakoitzak bere bidea hartu zuen, Peiremans+ taldea utzita.

Hamarkada bat igaro ostean, iaz oholtzara itzuli eta Euskal Herritik bira egin zuten taldekideek. Martxotik aurrera abesti berriekin igoko dira berriz oholtzara.