Naiz+ Naiz+

Plazatik Gaztetxera 2016ko finala

Aurtengo Plazatik Gaztetxera bertso txapelketaren finala izan berri da. Topatuk honako erreportajean jaso ditu finala bera eta txapelketaren izaera. Antton Aizpurua eta Aitor Salegi izan dira aurten txapeldun.

Mutrikun izan da aurtengo finala eta bertan kantuan irabazleez gain Eli Pagola eta Iñigo Zubiaurre ‘Beltxi’, Gemma Urteaga eta Maider Arregi eta Manex Astigarraga eta Maddi Sarasua aritu ziren. 

(Bertsolari hauetako bakoitza hobeto ezagutzeko, bertsoa.eus-era joan eta klikatu bakoitzaren izenaren gainean)