Naiz+ Naiz+

Telepizzak ikatza izan dezan, Olentzerori eskaria

«Saltsa ikatza egin zezan, fondi topping-a, hirugiharreko, barrengoerrietako eta tipulako bikoitza edo fondi-a topping-etako aparteko ordainsaria | estra» o_O Aho zabalik ala? Gazteleraz ‘salsa carbonara’ denaren itzulpenetik abiatutako azalpena da eta Telepizzaren kartari dagokio. Gurean @Herrikolorek bertxiotu duen @mai_belarra-ren txio baten bidez ikusi dugu:

Facebooken elkarbanatu dugu eta dezenteko zer esana ematen ari da, nola ez ba!

Ez da leku bakarrekoa izan behar, ordea... Argazkiaren egileak berak Gasteizko Telepizza batekoa zela argazkia hedatu du sarean, eta ez zela txioa merezi zuen bakarra, gainera. Beste erabiltzaile baten mezuari erantzunez bota du, beste harek aurreko bati azaldu ostean argazkia ez zela bera, aurrekoak azken honi Facebooketik hartu ziola argazkia aitortu ostean, beste batek berea zela esan eta gero, aurrez batek bere herrian ere (Beasainen) gauza bera ikusi zuela harriduraz Twitterren hedatu ondoren. Alegia, Telepizza guztietan jarri dutela, antza, «ikatza egin zezan» saltsa preziatua.

Txeintx.org-en abiatu beharko genuke Olentzerori eskaria, ikatza Telepizzak izan dezan.

A! Ez da gaurko kontua... Begira 2004ko hau (@joxe bidez):

Ai ama!