Naiz+ Naiz+

Udalaitz mendian, 300 metroko altuerara, orekari eutsiz

Xabi Amorrortu, ‘Petra’, elorriarra da protagonista eta 15 urte inguru daramatza abenturaren arloan. Eskaladan, barrankismoan edota espeleologian aritua, azken urteetan Highline izeneko kirolean murgildu da Amorrortu.

Asian ezagutu zuen, orain hiruzpalau urte, slackline-a eta handik bueltan, soka erosi eta hasi zuen kirol ibilbidea. Hasieran lurretik gertu. Laster hasi zen, baina, zeruan ibiltzen.

Pasa den larunbatean aritu zen Highline praktikatzen Udalaitz mendian.

Mondraberri Arrasateko Atarian aurkitu dugu bideoa eta albistea.