Naiz+ Naiz+

Zerbait berria dakar herri kulturak Bilbora... BiBA!

Urriaren 27an kultur espazio berri bat zabalduko dute Bilbon, ‘BIBA’ izenarekin ari dira ezagutarazten ekimen berria eta hitzez hitz diote «kulturaren aldeko ekarpena egiteko sortutako espazioa» dela eta «batez ere, euskal kulturaren eta hasiberriaren aldekoa». Honako bideoan abiapuntua eta helburuak:

Hiru norabide nagusik gidatuko dute bere ekinbidea:

- Sortzaileen arteko gogoetarako eta elkarlanerako gunea sortzea, kultur laborategia deitu dutena.

- Kulturaren eta bere espazioen beharrak eta errealitatea ezagutzeko kultur ikerketa iragarri dute.

- Kultur ekimenak saretuko dituen eta hauei espazioak eta baliabideak eskainiko dizkien agenda ere osatuko dute.

Youtuben topa dezakezu, baita Twitterren eta Facebooken ere.