\n\n"}
Naiz+ Naiz+

Ziburuko ikastolaren alde sinadura bilketa sarean


Telefono bidez ere babes mezua arin ari da zabaltzen.

Astebeteko epea dute Ziburuko Kaskarotenia ikastolako arduradunek egungo eraikina utzi eta alde egiteko, hala erabaki du Paueko Auzitegiak. Guy Poulou alkateak berak egindako salaketaren ondoren dator erabakia eta ikasturtea gaur hasita alternatibarik ez dute, oraingoz, Ziburun. Sarean sinadura bilketa abiatu dute kaleko protestak laguntzeko, 5.000tik gora lagunek sinatu dute, jadanik. > SINATZEKO KLIK HEMEN