HipHop Gunea naizplus bloga

BILTZARRA vol.1

Euskal Herriko Hip Hop, Soul, Reggae...eskenako soinuak bultzatzeko proiektu berria da "Biltzarra".

Hiri edo herri ezberdinetako abeslariak abesti esklusibo batean nahastea ardatz nagusia daukagu.

Horretarako, “cypher” kontzeptuan oinarriturik, kamera aurrean eta kalean abestiak grabatuko ditugu, zintzotasunez eta ahotsak era naturalean grabatzeko asmoz.

Euskal Hip Hop Herria webgunearen babesarekin lehenengo saiakera burutzea posiblea izan da honako artistekin: Aneguria, Markes eta Gatom.

Bideo hau EuskalHHH webgunean aurki dezakezue, Euskal Herrian ditugun beste hainbat artisten bideoklipak ere aurki ditzakezue Bideo atalean.