Espazio eskola

Neutrinoak: espazioko partikula txiki horiek

Neutrinoak, unibertsoan dauden masadun txikienetariko elementu subatomikoak dira. Ikasi dezagun zerbait gehiago hauei buruz...

 

Unibertsoa materia ezberdinez osatzen da, eta materia horiek energia ezberdinetakoak dira, gaur, NEUTRINOei buruz hitzegingo dugu.

Hauek, momentuz ezagutzen diren materia txikieneko partikulak dira (neurtu direnak batipat) baina beste alde batetik, energia oso haundikoak.

Alde batetik ganma izpiek eztandan, badirudi aurkitu dezakegula holako partikulak, baina hor badago eztabaida ezerberdinak, zulo beltzetan edota izar barriak eratzen direnean. Momentu edo toki horietatik, partikula subatomiko hauek ihes irtetzen dute eta unibertsoan zehar bidaiatzen dute. Baina esan beharra dago, Eguzkitik ere partikula hauek heltzen zaizkigula, honek, partikula energetikoak ere jaurtitzen ditularik. (Hitzegingo dugu Eguzkiak urrengo batean).

Lurrera heltzen al dira? Bai, milloika zentimetro karratuko. Baina oso zaila da partikula hauek detektatzea, hemen daukazue irudi honetan nola zeharkatzen duten Lurra alde batetik bestera.

Ikusten denez, hauek detektatzeko, badaude Lurran, bai Antartidan eta baita Japonen ene detektatzeko toki berezi batzuk. Lehenengo argazkiko hura, Japoneko detektagailu tokia da adibidez.

Partikula hauek ur izoztuaren molekulekin topatzean argi distira bat sortzen dute ( Cherenkoven Erradiazioa deiturikoa), baina ez da erraza molekula horiekin topo egitea.

Eta nola zeharka dekaze Lurra? Neutrinoen daukaten tamainagaitik, elektroiak baina askoz txikiagoak dira, Lurra zeharkatu al dute inolako ostoporik gabe. 

Imaginatu, patata sakua bat daukagula, bertatik orratz bat pasa al genezake sakuaren fibrak ukitu gabe? Erantzu baiezkoa da. Ba, neutrinoei bardina pasatzen zaie, atomoak baino txikiagoak izanik eta baita elektroiak baino txikiagoak, Lurra zeharkatu dezakete problemarik gabe.

 

Zer berri eman al digu neutrinoak? Unibertsoan gertatzen diren energia haundiko interakzioei buruz berru eman al digu eta baita, zergaitik ez, argia baina abiadura haundiagorago doazen partikulak existitzen diren edo ez jakitea. Oso puntu garratzitsuak fisikan aurrera pausuak emateko eta Unibertsoaren sorrera ulertzeko, Big Bang-eko lehenengo momentu horiek ulertzeko batipat.

Hemen, Kamioka, Japoneko detektagailu tokia.

 

Eta gaurko posta bukatzeko, eskertu nahi genuke, asteburu honetan Euskadiko First Lego Leaguean pasatako momentu ahastezinak. Bertan, Jr. FLLan izan ginan babesle bezala, 6tik 9 urtera bitarteko gazteenekin. Bertan ESAk utzi zizkigun erakusketarako Astronauen buzo bat eta hainbat gauza erakutsi izan genuean.