Izaskun Canga

Furra, Furra (Oskorri) - Ukelele Tutoriala

 

Kaixo, ukelelezale maitiok! Oskorriren "Furra, Furra" ukelelez jotzen ikasi nahi? Goazen, ba!

Berez, "Furra, Furra" ez da oso abesti zaila ukelelez jotzeko. Izan ere, hiru akorde baino ez ditu (Do, Re eta Sol) eta nahiko erritmo erraza. Hori bai, askotan bi ahotsetan entzun izan dugunez, abesteko orduan ohikoa da doinu batetik bestera saltoka ibiltzea, zeinetan kantatu behar dugun jakin barik. Beharbada, tutorialan zehar misterio horri ere aurre egitera lagunduko dizuet ;)

Gogoratu beti ere ikaragarri gustatzen zaidala kantei buruzko iradokizunak jasotzea! Kantaren bat ukelelez jotzen ikasi nahi baduzu, mesedez esan eta zerrendatxoan jarriko dut.

Ongi izan eta primeran pasa ukelelearekin!