ttiklik blog naiz

Badator V. ttiklik GURASOEI GUTUNA idazlan laburren lehiaketa

Aurten ere martxan da GURASOEI GUTUNA idazlan laburren lehiaketa (0-100... urte).

Haurrekin lanketa egiteko aukera paregabea duzue hemen. Gurasoekiko harremanak, gutunak idaztea, sentimenduen lanketa, istripuen eta doluaren gaia... ideia batzuk botatze aldera 

Haurrekin ez ezik zuek ere animatu idaztera. Atera barruko sentimenduak eta jarri idatzita. Badakit ez dela erraza, baina barruak askatzeko erabat baliagarria bai.

Gaur ireki da GUTTUNAK bidaltzeko epea.

ANIMATU!

#gurasoeigutuna2017

http://www.ttiklik.com/gurasoei-gutuna/

“Badira mila gauza buruan bueltaka ditudanak, mila eta bat agian… ez dakit gutun batean denak kabituko ote zaizkidan, baina saiatuko naiz.

Ondo baitakit, barruan ditudan mila eta bat gauza horiek ateratzen ez baditut ez dudala nire barruan bakerik izango.”

Barruko korapiloa askatzeak zenbat gauza on ekarriko dizkigun badakigunez, zuek ere gauza bera egitera animatu nahi zaituztegu.

Zergatik ez idatzi paper batean gurasoei esan nahi diegun hori? Esatera ausartzen ez garen hitz horiek?


ez dira gauz danak eskutitz batean kabitzen… baino bat baino gehiago idatzi daiteke… edo bat idatzi eta esan nahi denaren zatitxo bat atera… zoragarria da nola transformatu dezun min egiten dizun zerbait, pertsona askori lagun diezaiokeen zerbaitetan…


Ama, orain aste batzuk, nire mundu ilunegi honetan nengoela, lagun bat egin nuen, niri eta ni bezalaxe amarik gabe geratu diren umetxo guztiei laguntzeko prest dagoen lagun bat: Itxaro. Iratxo bat dirudi, mundu ilunegietan bizi direnei itxaropena ematen dioten iratxo berezi horietako bat. Berak ere ama oso gazte galdu zuela kontatu zidan, berarekiko zuen maitasuna, miresmena eta esker ona nahi bezain bestetan adierazi gabe. Eta sekretutxo bat ere kontatu zidan:
ikasi duela ama nolabait gertu sentitzen, eta hori ikasi duenetik lasaiago bizi dela!!!!

Eta berak irakatsiko omen digu amarik gabe geratu garen haurroi ama gertu sentitzen; berak irakatsiko omen digu zuei esateko dugun guztia zuenganaino nolabait helarazten. Ai amatxo, ez da zure alboan egotea bezalakoa izango, ez, baina… bada zerbait… Eta laguntza, itxaropen edota Itxaro horri esker, uste dut, ama, uste dut, lortu ahalko dudala berriro ere noizbait irri egitea. Besarkada handi eta goxo bat, ama! Eta nola egin ikasten dudanean, hasiko naiz gure etxeko eta nire bihotzeko kontutxo guztiak zauden lekuraino helarazten.