Larraitz Arando naizplus blogak

Ezpain Beltzen Iraultza posible ote?

Umetatik ikasten omen dugu neska edo gizon izanten.

Egin egiten omen gara.

Eta ia muturreko emakume edo gizon izatera kondenatuta gaude.

Zorionez, badira mutur horiek zirikatzen dituzten gorputzak gurean ere.


Azken aldian maskulinitate berriek oihartzuna eta begirunea sortu dute.


Feminitate berri ugari egon arren, hauek ez dute arrakastarik lortzen.

Deserosotasuna sortzen dute nonbait.

Emetasuna bizitzeko eta ulertzeko modu zabalago bat da gakoa.

Hain muturreko ez diren emetasunak (jarreraz, orrazkeraz, gorputzez, …).


Baditugu mundu mailan ospedun mugimenduak: Musika (Riot grrl mugimendua), moda munduan androgenoak diren modeloak,  arte eta performance munduan (Drag Queens, Drag king…) , Queer mugimendua, Pornoaren munduan: Pornoterrorismo, postporno Maria Llopís, …


Cataluinyan ari dira honen bueltan lanean:  I visqueren felices. Relats de lesbianes, raretes i desviades

Gurean asko dago esperimentatzeko.

Arrakastarik ez da komeni ordea.

Iraultza litzateke.

Patrialkalismoak ez du honen arrakastarik aitortuko.


Baina guk badugu boterea iraultza txiki hau garrantzitsu bihurtzeko.

Feminitate berriak garrantzitsu bilakatzeko.

Hitz egin dezagun feminitate berri hauen inguruan. Elkarrizketak, tertuliak, hausnarketak …

Esperimenta dezagun, bizi dezagun feminitate berriak.

Iraultza txiki handiak.

 

Aspaldi galdetu zidan lagun batek Ezpain Gorrien Iraultzaren harira “ … eta Ezpain Beltzen Iraultza izango balitz?”  

Hautsak harrotu eta erotuko liratezke.

Iraultza txiki handia litzateke.

Ero eta beroa.