Zortzigarrena Naiz

Azpeitiar diasporaren deia ekainaren 5eko galdeketan parte hartzeko

Broma gutxi azpeitiarrekin! A zer diaspora duten! Ekainaren 5ean galdeketan parte hartzeko deia egin dute kanpoan bizi diren azpeitiarrek. Txile, Txina, Ingalaterra, Angola, Tailandia, Txekia, Gaztela, Palestina, Eskozia, AEBak...

Galdeketa indartze aldera larunbatean lip-duba egingo dute Azpeitian (Bergaran ere bai) eta parte hartzaile guztientzat bideo tutoriala prestatu dute (hemen ikusgai).

Diasporatik ekainaren 5erako dei gehiago ere izan dira, Argentinan, Buenos Airesen egin zuten hau, adibidez: Erabakiaren bidea Buenos Airesen.

Azken egunetan galdeketak sustatzeko bideo motzak hedatzen ari da Gure Esku Dago. Post honetan ari gara denak biltzen: Erabaki? Zertarako?