Zortzigarrena Naiz

Euskal Herria, bi bidaiari estatubatuarren begietatik

Orain hiru urte ezagutu genituen Vaga brothers anaiak, Donostiaren inguruko bideo batekin youtuber bidaiari gisa aritzeko sari bat irabazi zutenean. Gurean dira berriz ere, Euskal Herria ikuspegi turistiko batetik munduari erakusteko prest.

«The basque country is a mistery». Hala abiatu dute lehen atala, espainiar eta frantziar estatuen artean kokatua dagoen aintzinako herri bat dela esanez eta zazpi herrialdeko mapa erakutsiz. Francoren diktadura dakarte gogora, baita ETAk hamarkada hauetan izan duen ekinbide armatua ere. Jatorri ezagunik gabeko hizkuntza eta kultura, Europako aintzinako herri eta eremu oso txikian mundu mailako sona duten sukaldariak aipatzen ditu. 

Tamalez, gida lana oraingoan Euskal Herriko hiru herrialdetara mugatuko dutela diote; Araba, Bizkaia eta Gipuzkoara.

Youtubeko iruzkinetan ikus daitekeenez, eztabaida eta interesa piztu ditu gaiak, bai bideoan egiten duten Euskal Herriaren aurkezpenak eta baita erakusten hasi diren gure herriaren lehen irudiek ere. Ia ba...