Elkartasunak ematen duen askatasuna

«Askatasuna EHZ festibalaren bidez urtero Euskal Herri aske bat irudikatzea da» aipatu jaialdia antolatzen dutenentzat edo, behintzat, Euskal Herria Zuzenean izenarekin argazki polit hau igorri digutenentzat. Eguraldiak jaialdia zapuztu du aurten, lagun askoren ahaleginaz antolatutako hitzordua bertan behera utzi, baina mezuan argi dago penak baino pisu handiagoa dutela beste sentimendu askok: «Aske senditu gira hainbeste laguntzaile etorri direlako! Herri aske batean bizi nahi dugulako, elkartasunez». Helduko zaizkie, zaizkigu, ospatzeko egunak.