GARA
DONOSTIA

FCCren helegiteak erraustegia eraikitzeko lanak atzeratu ditu

Zubietako erraustegiaren eraikuntzaren eta ustiapenaren ardura Urbaser buru duen elkarteari eman izanaren aurka helegitea jarri du Fomento de Construcciones y Contratas (FCC) konpainiak. Esleipenaren aitzineko lehiaketa publikoan bigarren postuan gelditu zen FCC; berea izan zen eskaintza teknikorik onena, baina arlo ekonomikoan gainditu zuen Urbaserrek. Jose Ignacio Asensiok azaldu du gehienez bi hilabete atzeratuko dituela errekurtso honek lanak.

Fomento de Construcciones y Contratas (FCC) konpainiak helegitea jarri du Zubietan egin nahi duten erraustegiaren esleipenaren kontra eta, ondorioz, berau ebatzi bitartean ezingo du Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) Urbaser buru duen enpresa talde irabazlearekin kontratua sinatu.

Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen sailburuak zehaztu zuenez, instituzio honen barrenean dagoen Kontratu Helegiteen Auzitegian jarri du errekurtsoa lehiaketa publikoan bigarren egin zuen FCCk. Hala izanik, espero du organo horrek denbora aunitzik ez ematea helegitea ebazten. Gehienez bi hilabeteko epea izanen du, baina erabakia gutxi gorabehera hilabete baten buruan hartuko duela aurreikusten du.

Gutxienez ordura arte atzeratuko dira, hortaz, hondakinak erretzeko gunea egiteko lanak.

Asensio, seguru

Kontratu Helegiteen Auzitegiak FCCren helegitea baztertuko balu, kontratua «automatikoki» sinatu eta obrak hasiko lirateke, Asensiok azaldu zuenez. Konpainiak ohiko auzitegietara ere jo dezakeela aipatu zuen, baina ziurtatu zuen horrek ez lukeela kontratua sinatzea eragotziko. «Kontratuaren sinadura geldituko lukeen prozedura bakarra instituzioaren beraren helegitea litzateke», esplikatu zuen.

Ingurumen sailburuak ez zuen aurreratu nahi izan zein izanen den FCCren helegitearen ondorioa, baina seguru erran zuen Aldundiaren esleipena «zuzena» izan dela eta prozesua «berme juridiko guztiekin» egin dela, justizia auzitegien ebazpenak baieztatzen ari diren bezala.

Ildo beretik, Imanol Lasa foru bozeramaileak garrantzia kendu zion helegiteari, azkenaldian administrazioaren ia lehiaketa guztietan «galtzaileak» errekurtsoa jartzea ohikoa izaten ari dela agertuz.

EAEko Auzitegi Nagusiak GuraSOS plataformaren bertze helegite bat ere atzera bota duela aipatu zuen Asensiok. Adostasunaren eta elkarrizketaren aldeko mugimenduak errekurtsoa jarri zuen azpiegituraren esleipena behin-behinean bertan behera uzteko eskatuz, ingurumen inpaktuaren adierazpena eta Lakuako Gobernuaren baimena iraungita dagoela argudiatuz.

Joan den igandean milaka lagunek babestu zuten GuraSOSek antolatutako mobilizazioa. Herritarrek ezinegona agertu zuten, baina ez etsipena, eta ohartarazi zuten beren borroka ez dela obrak hastean bukatuko.

Elizalde subraya el valor del Plan de Residuos navarro

La consejera de Desarrollo Rural, Medio Ambiente y Administración Local del Gobierno navarro, Isabel Elizalde, subrayó el valor del Plan de Residuos 2017-2027, destacando que es «fruto de la madurez» y que el herrialde es «pionero en la reutilización y reciclaje de residuos».

El Plan de Residuos navarro aboga por la reutilización y la valoración y descarta la incineración. Tuvo que redactarse de nuevo después de que los tribunales anulasen el elaborado por el anterior Gobierno de UPN.

Elizalde, que participó en una presentación del Plan de Residuos en la que también se expusieron experiencias de los Països Catalans, explicó que «hasta ahora se ha trabajado en la gestión y eliminación de los residuos. A partir de ahora el Plan exige trabajar en la reducción de la generación de residuos, haciendo hincapié en la reducción y prevención, reducción y reutilización, reducción y reciclaje». Para ello, reclamó la participación de productores y gestores de residuos, agricultores y ganaderos, mancomunidades y administraciones, la ciudadanía y otros agentes. GARA