M.U.
BAIONA

Migratzaileekin elkartasunez jardunaldiak antolatu ditu Etorkinekin kolektiboak

Lapurdiko hainbat herritan hitzaldiak antolatu dituzte, etorkinen egoera aztertzeko eta sostengu ekimenak kriminalizatzeko asmoei aurre eginez martxan jarri diren hainbat esperientzia ezagutarazteko.

Hamar eragilek baino gehiagok osatuta, Etorkinekin kolektiboa 2015ko irailean sortu zen. Kolektiboko kide Amaia Fontangek oroitarazi duenez, etorkinek pairatzen duten egoera lazgarriak gizartearengan «une zehatz batzuetan» eragiten duten hunkiduratik harago, elkartasun lan iraunkor bat sustatzea zuten helburu hasieratik.

Horretarako, hastapenean formazio eta sentsibilizazio lanean ezarri zuen kolektiboak bere indar guztia. Izan ere, bereziki Calaisen errefuxiatuek azkeneko udan frantziar Poliziaren eskutik pairatu zuten jazarpena salatzeko ekimenak egin zituzten. Era berean, migratzaileak atxikitzeko zentroetan aldiro egiten diren protesta isilak babestu zituzten.

Udako hilabeteetan merkatuetara eta hainbat herritako plazetara hurbildu ziren, baina kurtso berriari begira hitzordu azkarra zehaztu du taldeak. Atzo aurkeztu zuten ekimena Baionako Elkarteen Etxean.

Urriaren 27tik 29ra migratzaileen egoerari buruz mintzatzeko eta elkartasun hatsa indartzeko, eztabaidak eta dokumental emanaldiak antolatu dituzte. Urriaren 26an abiatuko da ekimena, Donapaleuko zinegelan “Non assistance" dokumentalaren gaineko eztabaidarekin. Lehen hitzaldia urriaren 27an izanen da Uztaritzeko Lapurdi gelan. Julie Aufaure Cimade elkarteko ordezkariaren ondoan Auberge des Migrants eta Roya Citoyenne-ko bozeramaileak izanen dira, beraien elkarteen esperientziak jakinarazteko.

Urriaren 28an, berriz, “Les sauteurs” erakutsiko dute Baionako Atalante zinegelan, eta ondoren eztabaida eta bazkari-kontzertua antolatuak dira. Jardunaldiak bururatzeko, urriaren 28rako Baionako Herriko Etxearen aurrean “Die-in” edo mobilizatzeko deia egin dute, ondotik La Royako migratzaileentzat zaku bilketa eginen dute.

 

La voz de los refugiados acogidos en Baiona

Se llaman Aboubakar, Munir, Assan, Salah o Mohamad... Vienen de Eritrea o de Somalia. En su mayoría hablan árabe, aunque hay quien como Fayez ha aprendido algo el inglés.

Tras pasar sus primeras semanas en Baiona, varias de estas personas se entrevistaban con el semanario ‘‘Mediabask’’. Son un total de 25 refugiados, con duras historias a sus espaldas. «Mataron a mi padre», «mi familia debió dejar nuestra aldea», «mi barco naufragó».... relatan, a duras penas. A esa cruda experiencia en origen se suma lo vivido en territorio francés. «Marché cuatro días entre Vintimille y Cannes, dormíamos bajo los puentes, hasta que llegó la policía y nos llevó a un albergue», narra uno de ellos.

«En la calle eran migrantes, aquí son residentes», matiza Marc Petit-Breuilh, de la asociación Atherbea, que tutela el centro. En todo caso, todo es provisional para estas personas, que seguirán en Baiona hasta el 31 de diciembre. En el mejor de los casos, luego esperarán en otro centro la respuesta sobre la demanda de asilo. De momento, un reposo necesario. Como expresa Abdulazim, «aquí estoy seguro y me siento un ser humano». M.U.