Jose Angel Oria

Indarkeriak faxismoaren atarian ipini du Latinoamerikako potentzia nagusia

Bortizkeria bazter guztietara iristen ari da Brasilen. Herritarren heren bati senide edo lagunen bat hil diote era biolentoan. Egoerak okerrera egin du Michel Temer kontserbadorea agintera iritsi zenetik eta gehiago larriagotu daiteke armak kalean eramateko arauak gehiago lasaitzeko proposamena aurrera ateraz gero.