Jaume Riu Pelegrí | Tutera

BBB = CPR ≈ RCP

Napartheid honetan, euskaldunok ikusmen zorrotza «pertsonaiak» izan gara. Orain, Erriberan, Ebroko bazterretan baita bihozgogorra ere.

Ekainaren hasieran, Tuterako Udalak leku estrategiko batzuetan desfibriladoreak kokatu ditu. Ekimen laudagarria bezain beharrezkoa, zalantzarik gabe.

Erriberan, Tuterako aldaketa jadanik nabaritzen da, beraz, kartelak eleanitzak dira: gazteleraz eta letra txikiagotan, noski, euskaraz eta ingelesez.

Ikusmen zorrotza naizenez, karteletan akats nimiñoa dagoela konturatu naiz. Gazteleraz, RCP jartzen duen lekuan, ingelesez CRP gaizki kopiatu dute, benetan, CPR Cardiopulmonary resuscitation izan behar du eta. Euskaraz, beste hainbeste, RCP baino BBB Bihotz-biriketako bizkortzea idatzi beharko luketelako. Hots, euskaraz BBB eta ingelesez CPR orden berberan erabiltzen dugu kasu honetan. Gazteleraz RCP alderantziz eralbiltzen duten arren.

Nafarrako erregimenak ahaleginez PAI bultzatu eta gero, akats horiek ikustea mingarria da, ia-ia «bihotzekoak emateraino».

Tuterako aldaketak hizkuntz eskubideak zaindu beharko lituzke.Tamaina berekoa eta kalitatezkoa, hau da, ongi idatzita. Denon onerako baita. Orain eta gure etorkizunean.

Search