Juan Luis Mugertza Unanue I Idazlea

Blokeoarena

Gehienetan, komunikabideek esaten digute munduaren osasun egoera nolakoa den.
Eta nahiz eta sarritan entzundakoak kolesterol muga ohikotik oso gora duen, lehengo eguneko berriak pausuak emateak dakarren onuraz jabetu ginen, eta hori pozgarria da besaulkia eserita, eta arto-krispetak eskuan, ikusi nahi gaituen sistema honi aurre egiteko.
Halarik ere, nola irudikatzen duzue mandatari bien arteko jarduna? «How are you?». «Hola, ¿que tal?». Nork-Nori emango zion lehentasuna hitz egitean? Nik, behintzat, ez dut aurreikusten mandatari biak hizkuntza bietan lasai asko mintzatzen.
Agian, oker nago, eta hauek ere, gure eskolako ikasleak bezala, eleanitzak dira.
Egun, oso garrantzi handia du hizkuntzak ikasteak. Munduaren atea zabaltzeko sekulako indarra du hezkuntzan. Baina, dirudienez, zer edo zer gaizki egiten dugu, zeren eta lautik batek ez baitu euskaraz txukun egiten.
Baina, lasai, Kubako blokearena konpondu badute, gurean ere, inoiz, konponduko dugu, oraindik blokeo fasean gaude eta.

Search