Iñaki Albisu | Donostia

Den-dena

Guri ere «marroia» heldu zaigu. Aurretik kontrakoa eta kritiko samarra nintzela aitortu behar dut. Baina etxean erabiltzen hasi garen bezain pronto, konturatu naiz:

-Ziur aski honek ez du mundua aldatuko, zerbait gehiago beharko da, baina, bai, aspalditik egin beharreko zerbait zen.

-Gutxieneko txukuntasuna.

-Erabat normala eta zibilizatua den zerbait .

-Lurrera paper bat ez botatzea bezala edo lurretik zerbait jasotzea bezala.

-Gutxieneko txukuntasuna; beraz, zorionak.

Gainera, argi dago, gauza txikietatik hasten da, inportanteenak baitira.

Search