Mikel Lombillo Eletxigerra

Eta erronkaritarren noblezia burupea?

Abd-al-Rahman Ia, omeya eta siriar peto petoa indarrez sartu zen Piriniotaraino 781 urtean, ezustean beratko jendea esklabu bihurtu eta makina bat napar burumoztuta lagata bidean. Abd-al- Rahman III emakume esklabu baskoi baten semea zena, begi urdinak eta ilegorri zituela, lehen kalifa eta eskupilotan zaletua izanda, bakezien penintsula mailako orduko erromatzeaz eta Erronkariraino ailegatu zen bere arbasoak egindakoa ere bezalakoxeko zapalkuntza hiltzailea ugarituaz, napar hasi berriaren berezko erreinuko antolakuntza errotik sunsitzeko asmotan.

Ailegatu al zen Abd-al-Rahman IIIa. 924 urtean Erronkariko mugaraino erromantzea inposatzeko ote? Idazle musulmanek ez dute ezer aipatzen eskuinskributan. Ezer batere ez da aipatzen horri buruz. XVen mendean Karlos III noblezia pribilegioaz saritu nahi izan zuen erronkaritarrek erakutsitako balentria mairuen kontra. Eta titulu horri buruz, begirunerik ez da gaurregunean errespeturik batere erakusten. Erronkariko armarrian mairu buruzagi baten burua erakusten da, Erronkariko emakume batek burua moztu egin ziolarik.  

Erronkariko euskara galdu egin da ehun urte inguru duela, Gaiarre tenorea bertako euskalduzar azkenetarikoa izaki. Erronkaritarren noblezia burupeak ez al du eskatzen aintzinako euskara berreskuratzea? Eta berreskuratuz gero Erriberako mairuek erahildako milaka aintzindarien egungo naparrei mintzalagunak ahal izango zitzaizkielarik?

Search