Beñi Agirre I Euskara irakaslea

Gezurra da

Ez da egia Euskal Herriko hizkuntza naturalak biak direla. Euskal Herrian hitz egiten diren hizkuntza guztiak dira errespetagarriak, denak, bereizketarik gabe. Hala ere, argi esan behar da bertako hizkuntza bat dela: euskara.
Modu ez demagogikoz aztertuz gero, nola da posible Bidasoa ibaiaren alde banatan hizkuntza bat, euskara, komuna izatea, eta “bertako” bestea ezberdina: batean gaztelania eta bestean frantsesa?
Gaur egun, euskaldunok beste hizkuntza batzuekin lurraldea partekatzeak ez du sorburu linguistikoa, konkistak eta menderakuntzak sortutako minorizatze politika jarraitua baizik. Horrela adierazten du Juan Carlos Moreno Cabrera hizkuntzalari espainiarrak sareko bideo gomendagarri batean: https://www.youtube.com/watch?v=qJpZgIR_J9E.

Search